[en castellano más abajo]

EMAKUMEOK* PLANTO _ NOSOTRAS PARAMOS

M8 GREBA FEMINISTA

Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek* nazioarteko emakumeen* grebarako deialdia zabaldu zuten, emakumeen* kontra indarkeria eta desberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean.

Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin, menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Honako eguna bide luze baten abiapuntua izango da. Bide horretan, aliantza berriak ehunduko ditugu, bateratuz eta elkar ezagutuz, gure borrokak berriz pentsatuz, erresistentzia berriak eraikiz, eta baztertzen gaituen mundutik askatuz, betiere alternatiba feminista bat sortzeko helburuarekin.

Sistema honek sexuaren araberako lan banaketa bultzatzen du, eta ezkutatzen eta gutxiesten ditu bai feminizatutako ogibideak, bai bizitzaren iraunkortasunarekin eta zaintzarekin lotutakotako lanak (hazkuntza, heziketa, biziraupenerako nekazaritza, mendekotasun egoeran daude pertsonen arreta, elkartasun sareak, euskarri afektiboa…). Sistema honek ez ditu emakumeen* enpleguak modu berean baloratzen (guk Hego Euskal Herrian urtean batez beste gizonek baino 7.680 euro gutxiago kobratzen ditugu), feminizatutako lanbideen eta autonomoen prekarietatea sustatzen du, eta ikusezin bilakatzen ditu zaintza lanak, neurri handi batean emakumeek* doan eginak, eta nagusiki migratutakoek. Etxeko langileen %87 atzerritarrak dira, %46 etxe barneko langileak dira, eta herenak baino gehiagok ez dute lan kontraturik. Sistema honek gure burujabetza ekonomikoa oztopatzen jarraitzen du, bigarren mailako soldatekin zigortzen gaituzten aldi baterako eta lanaldi partzialeko kontratuen bitartez (lanaldi partzialen %76,3 emakumeei* dagokie, eta emakumeen* 27,6k aldi baterako kontratua dute). Baina, era berean, horrek guztiak gure bizitza pertsonala, soziala eta politikoa bateratzea eragozten duen gurpil zoro batera bultzatzen gaitu. Sistema honek indarkeria ekonomikoaz jazartzen gaitu.

Egiturazko desberdintasun sistematikoaz zipriztindutako testuinguru horretan, hainbat indarkeria moldek (sexista, arrazista eta klasista) zeharkatzen gaituzte, haien artean elkar gurutzatu eta behin eta berriz errepikatzen dira. Ez dago hilketa, sexu eraso edo jazarpenik gabeko egunik. Bitartean, hedabideek gure arreta desbideratzen dute, ahaztu eta dirua xahutu leloa gauzatzera animatzen gaituzten kontsumo eredu berrien bidez. Haien helburua lortzeko ez dute nolanahiko estrategia erabiltzen: emakumezkoen* irudiak baliatzen dituzte sexu objektu gisara, eta estereotipo sexistak sistematikoki barreiatzen dituzte. Eta bitartean, eskoletan hezkuntza sistema patriarkal eta androzentrikoa nagusitzen da, emakumeen* ekarpen historikoak alboratzen dituena, merkatuko premietara zuzendutako gaiak eta edukiak hobesten dituena, eta genero rolak auzitan jarri ez eta errotzen dituena.

Horrenbestez, emakumeek, lesbianek, transek, migratutakoek gure aniztasun osoan PLANTO EGINGO DUGU! Eta martxoaren 8an greba feministarako deialdia zabalduko dugu EZETZ esateko, nahikoa dela, hitz-jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuta gaudela, diskurtso hutsalek ez zaizkigula jadanik balio:

  • Ekonomia eraldatu nahi dugu. Egungo eredu ekonomikoa bere oinarrietatik eztabaidatzearen aldeko apustua egingo dugu. Era berean, merkatuari so egin beharrean, pertsonen bizitzak eta lurra erdigunean jarriko duen ekonomia bat eraikitzea sustatuko dugu. Enpleguen eta zaintza lanen bidezko eta berdintasunezko banaketa nahi dugu, eta ondasun komunak pribatizatzeari utz diezaiotela exijitzen dugu.

  • Egungo gizarte eredua eta eredu ekonomikoa berraztertu nahi dugu. Ez dugu emakumeak* eta natura esplotatzeaz batera, gu pobretu eta gure bizitza zein burujabetza garatzeko baliabideak lapurtzen dizkigun sistemaren partaide izan nahi.

  • Sexuaren araberako lan banaketa suntsitu nahi dugu, eta pertsona zein erakunde publiko orok zaintzen kudeaketan duen ardura bere gain har dezala.

  • Atzerritarrei buruzko legea, migrazio politikak eta gizarte politikak etengabe gogortzen eta murrizten ari dela salatzen dugu, horiek guztiek emakumeak* larri erasaten dituztelako.

  • Hierarkiak ezartzen eta pertsonen ezaugarri bereizgarriak zigortzen dituen egungo pentsamendu arrazista eta kolonialarekin hautsi nahi dugu. Aniztasunak ondasun komun bezala duen balioa nabarmentzearen alde gaude: baldintza berdinetan askotarikoak garela aitortu.

  • Politikan eta ekonomian erabakitzeko ahalmena duten eremuetan berdintasunez parte hartu nahi dugu; espazio horietan, ikuspegi feministaz gain, ikuspegi intersekzionala ere txertatu nagi dugu, jatorri, klase, adin, etnia, aniztasun funtzional, sexu joera eta genero identitatearen ondorioz zeharkatzen gaituzten diferentziak aztertzeko.

  • Indarkeria mota orotatik aske dagoen bizitza nahi dugu, gure gorputz, gure sexualitate eta gure lurraldeari dagozkien erabakiak hartzeko dugun eskubidea aitor diezagutela.

Muga guztiak gaindituko dituen greba feminista bat proposatzen ari gara: gure aldarrikapenak lan munduaz harago doaz, lanaren kontzeptua birplanteatu nahi dugu, eta horretarako zaintza betebeharrei eta kontsumoari lotutako lanuztearen aldeko apustua egingo dugu, egungo eredu neoliberal predatzaile, arrazista eta koloniala auzitan jartzeko. Bizi dugun lan eta gizarte gatazka ez da sekula konponduko ugalketaren eremuari so egiten ez badiogu. Emakumeek* kalean, etxean, lantokian eta eremu intimoan hartzen duten espazioa berriro moldatu nahi dugu. Gure borrokak lan esparrua, politika, bizitza eta ekonomia zeharkatzen ditu. Hau ez da defentsarako greba hutsa: eredu osoa aldatuko duten proposamen politikoekin aterako gara kalera!

Hortaz, martxoaren 8an grebarako deialdia zabalduko dugu, lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan. Emakumeei* dei egingo diegu eskoletan eta lantokietan lanuzteak egitera eta 12:00etan eta 20:00etan gauzatuko diren mobilizazio nagusietan parte hartzera. Emakumeei* dei egingo diegu zaintzak eta ugalketa lanak ez egitera, eta, grebaren seinale gisa, besoko morea janztera, eta balkoi nahiz leihoetan amantalak eskegitzera. Era berean, ez kontsumitzeko deia ere egingo dugu: agindu kontsumisten kontra altxa gaitezen, bereziki enpresa eta merkataritza gune handiak saihestuz, azkeneko horiek baitira lan esplotazioaren eta baliabideen ustiaketa basatiaren ikur esanguratsuenetakoak.

Nazioarteko greba bat izango da. Ez da greba arrunta izango: herriz herri sortuko diren ekintzekin osatuko da, eta mobilizazioak beste aldarrikapen batzuekin uztartuko dira. Gure aniztasunetik zabaltzen dugu greba feministarako deia Euskal Herrian; alegia, gure gorputz, gure bizipen, gure adierazpen molde, munduan egoteko modu ezberdinen aniztasunetik. Jakin badakigulako zeharkatzen gaituzten desberdintasun eta prekarietateek patriarkatuaren borrokan, soldatapeko lan munduan, zaintzan, kontsumoan eta gure eskubideen erabileran leku anitzetan kokatzen gaituztela.

Greba GUZTIONA DA!

Eta planto egingo bagenu? Eta egiten dugun guztia egingo ez bagenu? Aurtengo martxoaren 8an ikusiko dugu.

*‘Emakume’ izendapena erabiliko dugu, martxoaren 8ko greba feministan artikulazio politikorako baliagarria delakoan, nahiz eta genero sistema bitarraz gaindi askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak bagaren (bollerak, transak…).

Jaisteko bertsioa: Manifestua (eu)


EMAKUMEOK* PLANTO _ NOSOTRAS PARAMOS

M8 GREBA FEMINISTA

El año pasado mujeres* de más de 70 países convocaron una huelga internacional de mujeres* ante un mundo que sigue generando múltiples formas de violencia y desigualdad para las mujeres*.

Este 8 de marzo, el movimiento feminista de Euskal Herria queremos unirnos al grito de NOSOTRAS PARAMOS, para denunciar este sistema capitalista, racista y heteropatriarcal que nos somete y aplasta. Este día será un punto de partida en un camino mucho más largo, en el que iremos tejiendo nuevas alianzas, encontrándonos y reconociéndonos, repensando nuestras luchas, construyendo nuevas resistencias, desconectándonos de un mundo que nos desecha, para generar una alternativa feminista.

Este sistema sigue generando una división sexual de los trabajos, invisibilizando y minusvalorando aquéllos que tienen que ver tanto con profesiones feminizadas, como con la sostenibilidad y el cuidado de la vida (la crianza, la educación, la agricultura de subsistencia, la atención de personas con dependencia, las redes de apoyo mutuo, el sostén afectivo…). Este sistema no valora por igual los empleos de las mujeres* (en Hego Eskal Herria nosotras cobramos de media 7.680€ menos al año que los hombres), reproduce la precariedad de los trabajos feminizados, e invisibiliza todos aquellos trabajos de cuidados (del ámbito doméstico y de cuidado de otras personas) que se realizan mayoritariamente de manera gratuita por las mujeres*, y principalmente por las migrantes. El 87% de trabajadoras de hogar son extranjeras, el 46% de ellas trabaja en régimen interno y más de un tercio carece de contrato laboral. Este sistema continúa dificultando nuestra autonomía económica, condenándonos a sueldos secundarios a través de contratos temporales y parciales (el 76,3% de jornadas parciales están ocupadas por mujeres*, y el 27,6% de mujeres* tiene un contrato temporal), pero introduciéndonos al mismo tiempo en una espiral perversa que imposibilita la conciliación con nuestra vida personal, social y política. Este sistema ejerce violencia económica contra nosotras.

Es en este contexto de desigualdad estructural y sistemática donde cada día vemos cómo las múltiples violencias que nos atraviesan (sexista, racista, capitalista y clasista) se intersectan y se reproducen. No hay día en el que no escuchemos de un nuevo asesinato, agresión sexual, acoso… Mientras, los medios de comunicación nos distraen con nuevos modelos de consumo que nos animan a olvidar y gastar, pero no de cualquier modo, sino utilizando la imagen de las mujeres* como objeto sexual y reproduciendo estereotipos sexistas sistemáticamente. Y mientras, en las escuelas sigue imperando un modelo educativo patriarcal y androcéntrico, que ignora los aportes históricos de las mujeres*, prima materias y contenidos que responden a lógicas de mercado, y perpetúa los roles de género al no cuestionarlos.

Por tanto, las mujeres, lesbianas, trans, migrantes en toda nuestra diversidad NOS PLANTAMOS! Y convocamos una huelga feminista el 8 de marzo, para decir que NO, que ya no más, que basta ya, que estamos hartas de tanta palabrería y tan poca acción, que no nos sirven más discursos vacíos:

  • Queremos transformar la economía. Apostamos por cuestionar el modelo económico actual desde sus bases, y por construir una economía feminista que ponga en el centro la vida de las personas y de la tierra, en lugar de los mercados. Queremos un reparto justo e igualitario del empleo y de los trabajos de cuidado, y exigimos que dejen de privatizarse los bienes comunes.
  • Queremos replantear todo el modelo social y económico actual. No estamos dispuestas a seguir participando de un sistema que explota la naturaleza y a las mujeres*, que nos empobrece y nos despoja de recursos con los que desarrollar nuestra vida y nuestra autonomía.
  • Queremos romper con la división sexual de todos los trabajos, y que todas las personas e instituciones públicas asuman sus responsabilidades en la gestión de los cuidados.
  • Denunciamos el continuo y creciente endurecimiento de la Ley de Extranjería, las políticas de migración y los recortes en políticas sociales, que afectan de manera más grave a las mujeres*.
  • Queremos romper con el actual pensamiento racista y colonial que demoniza las diferencias y establece jerarquías. Apostamos por reivindicar la diversidad como un bien común, y reconocernos diversas en igualdad de condiciones.
  • Queremos una participación igualitaria en los espacios de toma de decisión política y económica; espacios que no sólo incorporen una mirada feminista, sino que apuesten por una mirada interseccional que contemple las diferencias que nos atraviesan según la procedencia, la clase, la edad, la etnia, la diversidad funcional, la orientación sexual y la identidad de género.
  • Queremos una vida libre de todo tipo de violencias, y exigimos que se reconozca nuestro derecho a decidir sobre nuestros cuerpos, nuestra sexualidad y nuestro territorio.

Proponemos una huelga feminista que desborde: nuestras reivindicaciones van más allá del empleo, porque queremos replantear el propio concepto de trabajo, y apostar por un paro de cuidados y de consumo que cuestione el actual modelo neoliberal depredador, racista y colonial. El conflicto laboral y social que vivimos nunca se va a resolver si no miramos también a la esfera reproductiva. Queremos reconfigurar el escenario de las mujeres* en las calles, las casas, en sus lugares de trabajo y en el espacio íntimo. Una lucha que atraviesa lo laboral, lo político, lo vital y lo económico. Ésta no es una huelga únicamente defensiva: ¡salimos con propuestas políticas para cambiarlo todo!

Por ello, este 8 de marzo, llamamos a la huelga de empleo, de estudiantes, de cuidado y de consumo. Llamamos a las mujeres* a parar en los centros educativos y de trabajo, y a participar en las principales movilizaciones, a las 12:00 y a las 20:00. Llamamos a las mujeres* a no cuidar y no realizar tareas reproductivas, y a ponerse un brazalete morado y colgar los delantales en balcones y ventanas en señal de huelga. Llamamos a no consumir, especialmente en grandes empresas y superficies que simbolizan la explotación laboral y de recursos, y a revelarse contra los mandatos consumistas.

Será una huelga internacional. No será una huelga clásica, sino que se complementará con acciones que diseñaremos pueblo a pueblo, combinando la movilización con otras acciones de reivindicación. Llamamos a la huelga feminista en Euskal Herria desde

nuestra diversidad: la de nuestros cuerpos, nuestras vivencias, nuestra forma de expresarnos y nuestra forma de estar en el mundo, porque sabemos que estamos atravesadas por desigualdades y precariedades que nos sitúan en lugares muy diversos frente al patriarcado, el trabajo asalariado, los cuidados, el consumo, y el ejercicio de nuestros derechos.

¡La huelga es de TODAS!

¿Y si nos paramos? ¿Y si dejamos de hacer todo aquello que hacemos? Este 8 de marzo, lo veremos.

*Utilizamos la categoría ‘mujer’, ya que es válida para la articulación política de cara a la huelga feminista del 8 de marzo, aunque, por encima del sistema binario de género, nos reconocemos diversas en nuestros cuerpos, trayectorias, vivencias, capacidades e identidades (bolleras, trans…).

Versión descargable: Manifiesto (es)

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s