Bat egin nahi duzu greba feministarekin, eta ez dakizu nola?

  • Greba egin ahal duzu honako alor hauetan: zaintza, kontsumoa, irakaskuntza edo lana.
  • Gogoan izan: aurtengo martxoaren 8an, emakumeok* deituta gaude greba egitera eta mobilizazioetan parte hartzera (gizona bazara, bilatu modua gu laguntzeko, baina guri protagonismorik kendu gabe).
  • Grebarekin bat egiteko zenbait aukera dituzu:
    • Euskal Herriko gehiengo sindikalak (ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE) deitutako lanuzteetan parte hartzea, 11:00-15:00 eta 18:00-22:00
    • CGTk, CNTk eta Sindikatuen Konfederazioak deitutako 24 orduko greba
  • Legeak aitortutako eta baimendutako oinarrizko eskubideak dira greba eta lanuztea.
  • Idatzizko kontratua eduki ala ez, lan-harreman bat duten guztiek daukate eskubidea greba egiteko eta horren ondorioz zigorrik ez jasotzeko.
  • Ez da beharrezkoa sindikatu batean afiliatuta egotea greba egiteko. Are gehiago: zure enpresan ordezkaritza sindikalik ez badago ere, eskubidea duzu grebara joateko.
  • Ez duzu zertan jakinarazi greba egingo duzula.
  • Greba eginez gero, egun horretan ez duzu Gizarte Segurantzan kotizatuko, eta ez duzu soldata jasoko (hau da, egun hori kendu egingo dizute nominatik). Lanuztea eginez gero, berriz, tarte horri dagokion zatia kenduko dizute.
  • Greba egunean enpresak ezin zaitu ordeztu.
  • Langile autonomoek ez daukate grebarako eskubide formalik, baina horrek ez du esan nahi ezin dutenik greba egin.

Eta zure lantokian? Nola egingo duzue? Baliatu aukera lankideekin iritziak partekatzeko. Antolatu zaitezte, babestu zeuon eskubideak!

Argibide gehiago behar badituzu, galdetu sindikatuei.


 

¿Te quieres sumar a la huelga feminista y no sabes cómo?

  • Puedes hacer huelga de cuidados, de consumo, de estudiantes y laboral
  • Recuerda que este 8 de marzo se llama a las mujeres* a que se sumen a la huelga y a las movilizaciones (si eres hombre busca la forma de apoyar sin quitar protagonismo a las mujeres)
  • Para sumarte a la huelga laboral tienes diferentes opciones:
    • Sumarte a los paros laborales convocados por la mayoría sindical vasca (ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru y EHNE): 11:00-15:00 y 18:00-22:00
    • Hacer la huelga de 24 horas convocada por CGT, CNT, y la Confederación Intersindical
  • Recuerda que hacer huelga y paros laborales es un derecho fundamental reconocido y legalizado
  • Todas las personas que tienen una relación laboral tienen derecho a huelga y a no sufrir represalias si deciden hacerla, tengan un contrato escrito o no
  • No es necesario estar afiliada a ningún sindicato para hacer la huelga, y aunque en tu empresa no haya representación sindical también puedes hacerla
  • No tienes la obligación de avisar de que vas a hacer huelga
  • Si te sumas a la huelga no cotizas en la Seguridad Social ni cobras salario, es decir, ese dia se te descuenta de la nómina. Y en caso de que te sumes a los paros se te quita la parte proporcional de tu nómina
  • La empresa no puede sustituirte el día de la huelga
  • Las autónomas no tienen derecho formal a huelga, lo cual no impide que puedan hacerla

Y en tu entorno laboral, ¿cómo lo vais a hacer? Aprovecha esta oportunidad para compartir opiniones con tus compañeras y organizaros para defender vuestros derechos!
Y si aún no lo tienes claro… consulta con los sindicatos!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s