[Imagen: Ecuador Etxea]

Martxoak 5ean bi besarkada antolatuko dugu Iruñean eta Bilbon. Feministok bat egiten dugu #M5 ABRAZADA DE LOS PUEBLOS, LAS PERSONAS Y LOS DERECHOS HUMANOS europar ekimenarekin. Gurean, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz Karabana ekimenek sustatu dute egitasmoa, eta hitzordua 2019ko maiatzaren 5ean izango da, 12:00etan, Durangon.

El 5 de marzo organizamos dos abrazadas colectivas en Iruña y Bilbo, para expresar nuestro apoyo a la iniciativa europea #5M ABRAZADA DE LOS PUEBLOS, LAS PERSONAS Y LOS DERECHOS HUMANOS, impulsada por Ongi Etorri Errefuxiatuak y la Caravana Abriendo Fronteras que se celebrará el 5 de mayo de 2019 a las 12h en Durango.

  • Bilbo: a las 18:00h en la Plaza 25 de Noviembre (frente a la estación de FEVE en C/Bailén)
  • Iruña: a las 18:00 en la Plaza del Castillo

 

MANIFESTU hau sinatzen dugun erakunde feministok bat egiten dugu #5M #Abrazada
ABRAZADA DE LOS PUEBLOS, LAS PERSONAS Y LOS DERECHOS HUMANOS europar ekimenarekin. Gurean, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Mugak Zabalduz Karabana ekimenek sustatu dute egitasmoa, eta hitzordua 2019ko maiatzaren 5ean izango da, 12:00etan, Durangon.

Bizitza eta giza eskubideak ardatz hartu, eta duintasunez bizi eta migratzeko eskubidea aldarrikatzen du aipatutako ekintzak, Europako hauteskundeetan gailentzen ari den
postfaxismoaren aurrean. Aipatutako ekimenarekin bat egiteaz gain, ekintza berezia ere antolatu dugu, martxoaren 5ean, 18:00etan, 2019KO GREBA FEMINISTAren kariaz: Atzerritarrei buruzko Legea indargabetzea eta Atzerritarrentzako Internamendu Zentroak ixtea eskatuko dugu, eta aldarrikatuko dugu norbanakook aske zirkulatzeko dugun eskubidea.

Mujeres de Negroko kideek esaten duten bezala: «Kezkatuta gaude faxismoen gorakadarekin: herriaren atsekabeaz baliatzen ari dira Europan hazteko. Alderdi ultraeskuindarren diskurtsoak erabat xenofoboak, atzerakoiak eta antifeministak dira; elite politiko eta ekonomikoek erabat onartzen dituzte diskurtso horiek; eta komunikabideek errepikatu egiten dituzte, kritika izpirik ere agertu gabe. Gauzak horrela, badirudi muturreko jarrera politiko horiek ere zilegi badirela, baina, izatez, ez da hala. Ultraeskuinaren mezuek haizatutako deshumanizazio-maila eta atzerakada onartezinak dira. Ordea, Europako gizarteek, apurka-apurka, horiek guztiak irensten dituzte, duela 80 urte gertatu bezalaxe.

Bada, ordea, are kezkagarriagoa den zerbait: Europa gerran da, orain eta hemen. Bai. Gerra da Europako mugetan. Gerra irekia migratzaileen, pobreen eta errefuxiatuen kontra; goseteei eta klima-hondamendiei ihes egiten dietenen kontra». Gizarte heteropatriarkala etengabe dago gerran emakumeen eta LGTBI kolektiboa osatzen dutenen kontra. Eta, migrazio-prozesuan zehar ere, diskriminazioa gertatzen da bidea hasi aurretik, bitartean eta ostean. Emakumeek* hamaika jazarpen pairatzen dituzte: diktadurenak, giza eskubideak defendatzeagatik jasandakoak, inposatutako ezkontzak (generoagatiko jazarpena), sexu-orientazioagatikoak… Horiez gain, beste indarkeria matxista batzuk ere nozitzen dituzte, genitalen mutilazioa edota sexu-esplotaziorako emakumeen salerosketa kasu. Ihes egiten diote gerrari edota muturreko pobreziari. Sorlekua utzi behar izaten dute, eta bide luze eta ezin gogorragoari ekin. Hori gutxi balitz, migrazio-politika gogorrak topatzen dituzte, eta mugak itxita. Hori bai, amesgaiztoko bidaia.

Dena dela, ez dezagun egin analisi biktimistarik: patriarkatua da babesgabezia- eta
zaurgarritasun-egoeran jartzen gaituena. Emakume errefuxiatu eta migratzaileak, izatez, borrokalariak dira, erresilienteak; gaitasun handia dute arazoei aurre egiteko eta beren bizitzak goitik behera aldatzeko; beren migrazio-proiektuaren subjektu aktiboak dira. Europa Gotorlekuak bere mugak itxi ditu. Legea, segurtasuna eta sektore militarra antolatu ditu, propio, ekiditeko kanpokoak kontinentera sar daitezela. Eta horrek guztiak eragin zuzena du emakumeen gorputzengan: sendotu egin ditu sexu-esplotazioa helburu duten emakumeen trafiko- eta salerosketa-sareak.

Bidaia, baina, ez da amaitzen Europara iristean. Bukaeran, helmugan, indarkeria
instituzional arrazista, matxista eta xenofoboa jasaten dute emakumeek, egunero-egunero; eta estereotipoak, sexu-jazarpena eta identifikazio-kontrol arbitrarioak ere bai. Edota, askotan, Atzerritarrentzako Internamendu Zentroetara eramaten dituzte, kanporatu egiten dituzte, edota ostera ere aberriratu. Hemen geratzea lortzen duten emakumeek*, berriz, lansektore feminizatu eta prekarizatuenetan amaitzen dute: sexu-langileak izaten dira, etxeko lanetan aritzen dira, zaintza-lanetan… Gaur egungo sistema kapitalista eta heteropatriarkalaren oinarri ikusezin horren parte izaten dira. Emakumeok*, gure lurralde eta gorputzen gaineko burujabetza eta erabakiaren eskubidea aldarrikatzen dugu. Datorren maiatzaren 5ean Durangon izango gara emakume feministak, beste gizarte-mugimendu batzuekin batera aldarrikatzeko migratzea ez dela delitu, eta babesa emateko neofaxismoaren aurkako eta norbanakoen zirkulazio askearen aldeko europar ekimenari.

Bestalde, Martxoaren 8ko Batzordeak besarkatze kolektiboa antolatu du martxoaren 5ean, 18:00etan, Azaroak 25 plazan (FEVEren geltoki aurrean, Bailen kalean). Zatoz! Euskal Herria, harrera herria.
Posta elektroniko honetara bidali atxikimenduak besarkadafeminista@5m5.eu


Las organizaciones feministas que firmamos este MANIFIESTO, queremos expresar nuestro apoyo a la iniciativa europea #5M ABRAZADA DE LOS PUEBLOS, LAS PERSONAS Y LOS DERECHOS HUMANOS, impulsada por Ongi Etorri Errefuxiatuak y la Caravana Abriendo Fronteras que se celebrará el 5 de mayo de 2019 a las 12h en Durango.

Se trata de una iniciativa que coloca las vidas y los derechos humanos en el centro, que apuesta por el derecho a vivir y a migrar con dignidad frente al posfascismo en un contexto de elecciones europeas.

Nos sumaremos a las acciones que se convoquen y además llamamos a una acción propia el 5 de marzo a las 18:00h en el marco de la HUELGA FEMINISTA 2019 para exigir la derogación de la ley de extranjería, el cierre de los CIES y el derecho a la libre circulación de las personas.

Como explican nuestras compañeras de Mujeres de Negro: “Nos preocupa el auge de los fascismos que están aprovechando el descontento popular para crecer en Europa. Los partidos de ultraderecha mantienen discursos abiertamente xenófobos, retrógrados y antifeministas que son permitidos complacientemente por las élites políticas y económicas y reproducidos por los medios de comunicación acríticamente, dando la impresión de que son posiciones políticas tan válidas como cualquier otra, pero no lo son. No es aceptable el grado de deshumanización y retroceso que contienen los mensajes de la ultraderecha que van calando poco a poco en las sociedades europeas, tal como ya pasó hace 80 años. Pero más nos preocupa que Europa está en guerra aquí y ahora. Sí, Europa está en guerra en sus fronteras. Es una guerra abierta contra las personas migrantes y pobres, las refugiadas, las personas que huyen del hambre y los desastres climáticos”.

Igual que la sociedad heteropatriarcal está en guerra permanente contra las mujeres y las personas LGTBI, durante el proceso migratorio la discriminación se produce antes, durante y después del mismo. Las mujeres* son perseguidas por las dictaduras, por defender los derechos humanos, por motivos de género como los matrimonios forzados, la orientación afectivo-sexual, la mutilación genital o la trata con fines de explotación sexual, entre otras formas de violencia machista. Huyen de las guerras o de la extrema pobreza. Se ven obligadas a salir de sus países y emprender un camino largo y durísimo en el que las políticas migratorias y el cierre de fronteras convierten el viaje en verdaderas biografías del horror.

Pero no caigamos en análisis victimistas, es el patriarcado quien nos coloca en situación de vulnerabilidad, las mujeres refugiadas y migrantes son luchadoras, resilientes y con gran capacidad de enfrentar y transformar sus vidas, son sujetas activas de su proyecto migratorio. La Europa Fortaleza ha bloqueado sus fronteras a través de un amplio dispositivo legal, militar y securitario expresamente diseñado para impedir la llegada de personas. Todo ello tiene efectos sobre los cuerpos de las mujeres a través de la consolidación de redes de tráfico y trata con fines de trata de personas y de explotación sexual.

Pero el viaje no acaba con la llegada a Europa, ya que en el destino se enfrentan a una violencia institucional racista, machista y xenófoba cotidiana, estereotipos, acoso sexual, controles de identificación arbitrarios, detenciones en CIES, políticas de expulsión o repatriación, entre otras. En el ámbito laboral las mujeres* se integran en los sectores más feminizados precarizados, fundamentalmente como trabajadoras sexuales, empleadas de hogar y de cuidados, que conforman la base invisible del actual sistema capitalista y heteropatriarcal.

Las mujeres* reivindicamos nuestro derecho a decidir sobre nuestros cuerpos y nuestros territorios. Porque migrar no es un delito las mujeres feministas estaremos el próximo 5 de mayo en Durango junto con otros movimientos sociales apoyando la iniciativa europea contra el neofascismo y por la libre circulación de las personas.

Y el 5 de marzo a las 18:00h en la Plaza 25 de Noviembre (frente a la estación de FEVE en C/Bailén), la comisión 8 de marzo organiza una abrazada colectiva. ¡Te esperamos! Euskal herria harrera herria.
Enviad las adhesiones a esta dirección de correo besarkadafeminista@5m5.eu

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s