NESKA* IKASLE ETA GAZTEOK PLANTO!

Kapitalismoak soldatatik bereganatzen duen plusbalioaren zati handi bat emakumeen gain geratzen diren ezkutuko lanetatik ateratzen da, soldatak baxuagoak izanik eremu pribatuan asetuak diren oinarrizko beharrizanen ondorioz.

Emakumeon* kasuan, lan merkatuan kokatzeko zailtasun handiagoak ditugu, eta datuek ere hala erakusten dute: aktibitate-tasa eta enplegu-tasa baxuagoak eta langabezia-tasa altuagoak.

Datuak sexuen arabera aztertzerako orduan, 25 eta 34 urte arteko datuak hartuta, emakumeen soldatak gizonezkoenak baino %29 txikiagoak dira Nafarroan eta %24 Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian bataz beste.

Gazte kopuru oso handi batek kontraturik gabe lan egiten du tabernetan, klase partikularretan, dendetan edota zaintza lanetan.

Azken hauen kasuan, gainera, emakumeon* esku geratzen dira gehienetan umeak edota nagusiak zaintzeko lanak. Lanaren, parte hartzearen eta zaintzaren banaketa sexualaren ondorioz, neska gazteen kasuan are zailagoa da militantzia-esparruetan aktiboki aritzea.

Hezkuntza sistema bera ere, sistema kapitalista eta patriarkalaren birprodukziorako mekanismo bezala baliatzen da.

  • Hezkuntza sistema gizonentzat sortutako instituzioa.
  • Genero rolen eraikuntzan, hezkuntzako subjektu ezberdinek haien jarrera, espektatiba eta iritzien ondorioz ikasleengan eragiten dute.
  • Kurrikulumean, edukietan, metodologietan…  patriarkala da. Ez soilik agerian ditugun testu liburu edo klaseetan; ezkutuko kurrikulumean baita ere.
  • Edukiak matxistak dira izatez.
  • Metodologia patriarkalak inposatzen dizkigute.

ZER ESKATZEN DUGU?

– Hezkuntza sistema hezkidetzailea:                                                                                             Bere banakotasunean, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza.     Hezkuntza sisteman parekidetasuna lortzeko metodologia didaktikoa.                   Pertsonon identitatea genero binarismoan oinarrituko ez duen hezkuntza eredua bultzatzea, anitzak gara!

-Ikastetxeetan generoen arabera bereizitako espazioen desegitea: komunak, aldagelak, patioa…

– Testuliburuen moldaketa: hizkuntza, iruditegia, erreferentziak…

– Metodologia hezkidetzailea orain! Ikasleak jartzea erdigunean: heziketa prozesuan ikasleak izan behar dira protagonista. Beraz, prozesua ikasleen behar eta erritmoetara egokitua izan behar da eta ez sistema kapitalista heteropatriarkarraren beharretara. Pertsonen garapen integrala bermatu behar du hezkuntzak.

– Ikastetxearen bueltako subjektu guztiek (irakasle, guraso, langile..) genero bereizketari buruz hausnartzea, formakuntza jasotzea eta horren arabera espazioak, metodologiak… birmoldatzea.

– Ikastetxeetan ematen diren jarrera matxista, sexista zein LGTBIQ+ fobikoen aurrean neurriak hartzea.

– Kalitatezko sexu heziketa integratzaile eta inklusiboa hezkuntzaren etapa guztietan, anitzak baikara.

– Autodefentsa feminista ikastaroak eta eraso matxistei zein aniztasun sexualaren kontrakoei erantzuteko protokoloak eraikitzea. Ikasleak protagonista izanda.

– Hezkuntza eremuan murrizketa gehiagorik ez. Sozialki berdintasunezkoa eta kalitatezkoa den hezkuntza nahi dugu, interes pribatu edota erlijiosoen mende egongo ez dena.

Neska* gazte eta ikasleok grebara!

Hezkuntza sistema hezkidetzailea orain!

Ikastetxeetan erabili ahal izateko hainbat material bildu dugu lotura honetan. Euskarri gehiago lortzeko egin klik!

Hemen eskuratu dezakezu ikasleen eskuorria.

Hemen eskuratu dezakezu ikasleen dossierra.

Hemen eskuratu dezakezu ikasle mutilen paperaren eskuorria.


 

LAS MUJERES* JOVENES Y ESTUDIANTES PLANTO! 

Gran parte de la plusvalía que el capitalismo recauda de los sueldos sale de trabajos ocultos que suelen quedar a cargo de mujeres, puesto que, a raíz de la bajada de sueldos, hay necesidades básicas que se satisfacen en el ámbito privado.

En el caso de las mujeres*, tenemos aún más dificultades para acceder al mercado laboral, y los datos así lo demuestran: tasa de actividad y de empleo más bajas, y tasa de paro más alta.

Si analizamos los datos en base al sexo, vemos que en el caso de las personas de entre 25 y 34 años los sueldos de las mujeres son un 29 % más bajos que los de los hombres en Nafarroa, y un 24 % más bajo en Araba, Gipuzkoa y Bizkaia.

Un gran número de mujeres* jóvenes trabaja sin contrato en bares, clases particulares, tiendas y labores de cuidados. Este último suele ser, además, un sector feminizado, donde mujeres* cuidan a niños y niñas y personas mayores. Debido a la división por sexos del trabajo, la participación y las labores de cuidados, las mujeres* jóvenes tienen aún más dificultades para militar activamente.

El mismo sistema educativo se utiliza como mecanismo reproductivo del sistema capitalista y patriarcal.

  • El sistema educativo es creado como institución para los hombres.
  • El currículum, los contenidos, las metodologías… son patriarcales. No solamente en lo evidente de los libros de texto o las clases; sino que también en el currículum oculto.
  • En lo que se refiere a la construcción de roles de género, los diversos sujetos del ámbito educativo influyen en el alumnado con su actitud, sus expectativas y sus opiniones
  • Los contenidos son machistas.
  • Nos imponen metodologías (modelos pedagógicos) patriarcales.

¿QUÉ PEDIMOS?

– Un sistema coeducativo:

Una educación que no se rija por el género en su particularidad, dependiendo de sus peculiaridades.                                                                                                                                   Una metodología didáctica para conseguir la paridad en el sistema educativo.                 Un modelo educativo que no base la identidad de las personas en el binarismo de género, ¡ya que somos diversas!

– Eliminar de los centros educativos los espacios divididos en base al género: baños, vestuarios, patio…

– Cambiar los libros de texto: lenguaje, imágenes, referencias… – ¡Exigimos una metodología coeducativa ya!

– El alumnado en el centro: el alumnado debe ser el protagonista del proceso educativo. El proceso debe adaptarse a las necesidades y el ritmo del alumnado; no a las necesidades del sistema capitalista heteropatriarcal. La educación debe garantizar el desarrollo integral de las personas.

– Impulsar que se haga una reflexión sobre la diferenciación de género por parte de todos los sujetos relacionados con los centros educativos (profesorado, madres y padres, personal de otros ámbitos…) y que se ofrezca formación relacionada con el tema. Asimismo, adaptar los espacios, las metodologías, etc. en base a eso.

– Tomar medidas antes las actitudes machistas, sexistas y LGTBIQ+fóbicas que ocurren en los centros educativos.

– Formación sexual integradora e inclusiva de calidad en todas las etapas educativas, ya que somos diversas.

– Cursos de autodefensa feminista y creación de protocolos para responder a los ataques machistas y contra la diversidad sexual. El alumnado como protagonista.

– Basta de recortes en el ámbito de la educación. Queremos una educación socialmente igualitaria y de calidad, que no dependa de intereses privados o religiosos.

¡Las mujeres* jóvenes y estudiantes nos vamos a la huelga!

¡Sistema coeducativo ya!

 

En este enlace hemos reunido material para usar en los centros educativos. Para conseguir carteles, octavillas, etc. haz klik!

Puedes descargar el tríptico de las alumnas y los alumnos aquí.

Puedes descargar el dossier de las alumnas y los alumnos aquí.

Puedes descargar el díptico del papel de los alumnos aquí.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s