Gaur goizean Gasteizko legebiltzarrean agerraldia burutu dugu! Gure aldarrikapenak ozen adierazi, eta hurrengo adierazpen zein exigentzia politikoak eskatu eta errotiko aldaketak exigitu ditugu:

Patronalak eta EAJk greba babesten dutela adierazi dute. Guk oso argi daukagu ez dugula inoren baimenik behar borroka molde bat edo beste aukeratzeko. Are gutxiago patronalarena.

Gure aldarrikapenek egiturazko aldaketak exijitzen dituzte. Noren bizitzak eta beharrak defendatuko dituzue alderdi politikoek? Eta nola egingo duzue hori, hau da, zein politika eramango dituzue Aurrera?

Ez zaizkigu zuriketa moreak interesatzen. Ez zaizkigu hitz eta argazkiak interesatzen. Erakunde publikoetatik ekintzak eta konpromisoak nahi ditugu. Emakume* grebalariei babesa eskaintzea baina, emakume langileon grebetan inolako esku hartzerik ez egitea zuriketa morea da. Greba feministari babesa emateko gizonen argazki bat proposatzea, zurikeria morea izateaz gain ezertxo ere ulertu ez izatea da.

Bizitzak erdigunean jartzeak egiturazko aldaketa batzuk exijitzen ditu. Ez ditugu lehen mailako eta bigarren mailako emakume* eta hiritarrak nahi. Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dugu!

Zaintza eskubide bat da, eta posible da beste modu batera antolatzea. Horretarako gizon eta erakundeen ardura ezinbestekoa da. Zein neurri eraman dira aurrera norabide honetan? Zein konpromiso hartzeko prest zaudete? Zaintzaren berrantolaketa sozialaz ari garenean, zaintza integralerako zerbitzu publiko batez ari gara eta hori instituzioetatik egituratu behar da. Kalitatezko zaintza bat alegia, pertsona guztion eskubidea izango dena.

Egoera larrienei erantzuteko urgentziazko neurriak har daitezken exijitzen dugu.

Ausardia eta konpromisoa eskatzen dugu egoera larrienei errotik heltzeko. Benetako aldaketa eragingo duen politikak aplikatzeko eta paktu sozial berria eskatzen dugu.

Aitortza. Mugimendu Feminista interlokutore gisa edukitzea exijitzen dugu. Emakumeon* ahotsa aintzat hartu eta eta gure parte-hartzea bultzatuko duten erakunde eta instituzioak eskatzen ditugu.

Gu ez gara kalera iristen. Gu kalean gaude, gu kalea gara!

Martxoaren 8an KALEAK GUREAK IZANGO DIRA!

GORA BORROKA FEMINISTA!

2019.03.04 Mugimendu Feminista (4)

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s