Hurrengo martxoaren 8an, Euskal Herriko eta munduko emakume, trans eta bollerek
berriro egingo dugu planto. Iaz egin genuen bezala, ardatz ezberdinen inguruko borrokak garatzen jarraituko dugu; baina, aurtengo berritasun bezala, ardatz guztiak zaintzaren ardatzaren inguruan bilduko ditugu eta pentsionistena gehitu dugu.

Bizitzak erdigunean jarri nahi ditugu eta mundua sostengatzeko ardura kolektiboa exijitu
nahi dugu, duintasunez bizitzeko bizi-proiektuak garatu ahal izateko. Zaintzaren berrantolaketa soziala aldarrikatzen dugu, pertsonen zaintza zisheteropatriarkatu kapitalistarengatik zapaldutakoon bizkarrean geratu ez dadin. Soldatapean edo doan zaintzen duten emakumeen* arteko sare eta aliantzak indartu nahi ditugu, haiek Gabe Nafarroa, Euskal Herria eta mundu guztia gelditzen dela ikusarazteko.

Azken hilabeteetan, asanbladak hasi zirenetik, garatu den beste gakoetako bat Iruñerriko
auzoetako zein Nafarroa guztiko herrietako deszentralizazioarena izan da. Emakumeon*
antolakuntza tokian-tokiko testuinguruetan gauzatzea mugimendu feminista bezala dugun erronka eta prozesuetako bat dela uste dugu, horregatik, Iruñerria eta Nafarroarekin koordinazioa eta komunikazioa hobetzeko bidean jardun dugu, borroka honetan guztiok daukagun garrantzia eta erantzukizuna agerian jarriz.

Greba hau emakume* guztiona da, hori dela eta, Nafarroa osoan zehar antolatu diren
asanbladetan parte hartzera edota deialdi eta ekintzetara batzera deitzen ditugu. Ez gara
kaleetara bueltatuko, kaleek ez diotelako gureak izateari utzi. M8 honetan ere borrokan
eta eredu sozial, politiko eta ekonomikoaren aldaketa aldarrikatzen jarraituko dugu.

Martxoaren 8ko deialdi nagusiak eguerdiko 12.00etan eta arratsaldeko 19.00etan izango
dira. Berriro ere azpimarratzen dugu deialdi hauek Iruñerria eta Nafarroa osoan zehar
zabalduko direla, eta Iruñea M8ko eszenatoki bat gehiago izango dela. Baina esan bezala, M8ko deialdiak Nafarroa osoan zabaltzen dira, mendebaldetik ekialdera eta iparraldetik hegoaldera; Altsasutik, Pirinioetara; Elizondotik Tuterara; Lizarran, Tafallan, Leitzan, Irunberrin, Agoitzen, Etxarrin, Zangotzan… emakumeok* kaleak beteko ditugu!

Greba hau espazio eta kolektibo ezberdinetako emakumeek* osatzen dute, eta gure artean partekatutako helburu politiko eta oinarri ideologiko argiekin ehundu dugu: greba hau feminista, antikapitalista, antikolonialista eta antiheteronormatiboa da. Planto egiten
diegu ere borroka feminista eduki politikoz hustu nahi duten helburu partidista eta instrumentalistei.

Beste behin azpimarratzen dugu ez dagoela greba egiteko modu bakar bat, eta emakumeon* parte hartzea ere anitza behar duela izan, bakoitza bere espazioetatik eta
bakoitza bere tresnekin. Greba gure lan edo ikasketa zentroetan egin dezakegu; gure auzo, herri eta hirietan; zaintzak alde batera utziz; amantalak balkoietara ateratzen; grebaren ekintzak eta mobilizazioak zabaltzen; besoko morea edo txapa jarriz; etab. Nafarroako koordinadoratik emakume* guztiak deitzen ditugu kaleak betetzera, autonomía eta antolakuntzatik, aliantzak saretuz eta zeharkatzen gaituzten borroka ezberdinak uztartuz. Martxoak 8 honetan dena aldatzeko planto egiten dugu

GORA BORROKA FEMINISTA!

GREBA FEMINISTA NAFARROA

——-

Este próximo 8 de marzo, las mujeres, bolleras y trans de Nafarroa volveremos a la huelga. Tal y cómo trabajamos el año pasado seguiremos desarrollando los diferentes ejes, con la novedad de que este año centraremos todos ellos en torno a los cuidados e incluiremos el eje de pensionistas.

Queremos poner la vida en el centro y exigir la responsabilidad colectiva para sostener el mundo y poder desarrollar proyectos de vida dignos de ser vividos. Reivindicamos la reorganización social de los cuidados para que no sean las mujeres oprimidas por el
cisheteropatriarcado capitalista las que carguen exclusivamente con ellos. Queremos
fomentar las redes y alianzas entre las mujeres que cuidan, de forma remunerada o no,
para visibilizar que sin ellas, se para Nafarroa, Euskal Herria y el mundo.

Otro de los puntos clave que se vienen desarrollando desde el inicio de las asambleas a lo largo de estos meses es la descentralización tanto de los barrios de Iruñerria como de
todos los pueblos de Nafarroa. Creemos qué la organización de las mujeres allá donde está su contexto es un de los retos y procesos más importantes que tenemos como movimiento feminista, y es por ello que el trabajo se ha centrado en mejorar la coordinación y la comunicación con Iruñerria y Nafarroa para dotarnos a todas de la misma importancia y responsabilidad en la lucha.

Esta huelga es de todas las mujeres* y es por ello que llamamos a todas a participar en las asambleas y sumarse a las diferentes convocatorias y acciones que se han organizado a lo largo de Nafarroa durante todo el 8M. No volveremos a las calles, porque no han dejado de ser nuestras, y este 8M seguiremos luchando y reivindicando por un cambio de modelo social, político y económico.

Las principales convocatorias del día 8 serán a las 12:00 del mediodía y las 19:00 de la
tarde. Volvemos a remarcar qué estas convocatorias serán a lo largo de todo Nafarroa e
Iruñerria, e Iruñea será un escenario más del 8M. Pero, como hemos dicho, las
convocatiorias del 8M se extienden a todo Nafarroa, de este a oeste y de norte a sur;
desde Altsasu al Pirineo; desde Elizondo hasta Tutera; en Estella, Tafalla, Leitza, Lumbier,
Aoiz, Etxarri, Sangüesa… las mujeres* llenaremos las calles!

Esta huelga la componen mujeres* de diferentes espacios y colectivos, y la hemos
articulado con unas bases ideológicas y unos objetivos políticos claros y compartidos entre todas nosotras: esta huelga es feminista, anticapitalista, anticolonialista y
antiheteronormativa. Y ante los fines partidistas e instrumentistas que intentan vaciar de
contenido político la lucha feminista también nos plantamos.

Remarcamos una vez más que no hay única forma de hacer huelga, y que la participación de las mujeres* puede y debe de ser diversa, cada una desde sus espacios y cada una con sus armas. Podemos hacer la huelga en nuestros centros de trabajo y estudio, en nuestros barrios, pueblos y ciudades, dejando de lado los cuidados, sacando los delantales al balcón, difundiendo las movilizaciones y actos de la huelga, poniéndonos el brazalete morado o la chapa, etc.

Desde la Coordinadora de Nafarroa llamamos a todas las mujeres* a seguir llenando las
calles desde la autonomía y la organización, generando alianzas y aunando las diferentes
luchas que nos atraviesan. Este 8 de marzo nos plantamos para cambiarlo todo.

GORA BORROKA FEMINISTA!

HUELGA FEMINISTA NAFARROA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s